Ohiko batzarra, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 01:00


Aranoko Ehiztarien Elkarteak ohiko batzarra eginen du heldu den larunbatean, martxoak 29. Soziedadean izanen da, aurreneko deialdia 18:30etan eta bigarrena, 19:00etan. Honako gaiak landuko dituzte: 2013-2014ko balantzea onartzea, 2014-2015eko kuotak onartzea, bazkide berriak, zuzendaritza, eta erregu eta galderak. Jakinarazi dutenez, justifikaziorik gabe azaltzen ez den bazkideak 30 euroko igoera izanen du urteko kuotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!