Azken egunak izena emateko, nekazaritza ekologikoko ikastaroan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 22a, 01:00

Goizuetako Udalak ikastaro bat antolatu du nekazaritza ekologikoari buruzkoa. Modu naturalean, lurra  nola landu eta izurrite eta gaitzen kontra zer egin erakutsiko dute ikastaroan. Apirila eta maiatzean zehar izanen da, eta asteazkenean bukatzen da izena emateko epea. Interesa dutenek, uda­le­txean apuntatu behar dute. 18 orduko ikastaroa izanen da, hau da, apirilaren 5ean hasita, bost larunbatetan jarraian, goizez. Alde teorikoa eta praktikoa landuko dituzte, Arrea elkartearen eskutik. 20 laguneko taldea osa­tzen bada, pertsonako 50,20 euro ordaindu beharko dira. Jende gehiago animatzen bada, merkexeago aterako da eta gu­txiago bada, garestixeago. Hori dena zehaztuko dute apunta­tzen diren herritarrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!