Espainiako Txapelketako finala jokatu zuen igandean Ioritz Arrieta pelotari hernaniarrak, Arkaitz Peña bikotearekin. Yoldi eta Linzoain nafarren kontra neurtu zituzten indarrak, eta Peñasen eskutako mina medio, ezin izan zuten txapelketa irabazi: 10-3 eta 10-7 galdu zuten. Hernaniko pelotariek jokatu duten 21garren finala izan da.