Tamaina haundiko hondakinak bilduko dituzte bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 26a, 01:00

Hondakinak jasotzea nahi duten herritarrek aurrez deitu behar dute
900 840 090 telefonora. Zerbitzua doakoa da.

Zer egin tamaina haundiko hon­dakinekin? Etxean pila­tzen dira askotan mahai, sofa edo koltxoi zaharrak, garbigailua edo hozkailua bezalako elektrogailuak... Hernaniko Uda­lak hiru modu jarri ditu hondakin horiei irtenbidea emateko: Berrerabilpen zentroa, Garbigunea edo Atez Ateko bulegora deituta.

Hamabost egunetik behin, jaso
Aukeretako bat da, Atez Ateko bulegoko langileek jasotzea tamaina haundiko hondakin horiek. Hamabost egunetik behin jasotzen dizkiete aurrez eskatzen duten herritarrei, debalde. Horretarako Atez Ateko bulegora deitu behar da 900 840 090 telefonora eta bertan esango diote noiz eta nora atera behar duten hondakina. Atez Ateko bulegotik gogoratu nahi dute oso inportantea dela aldez aurretik deitzea. Baita ere, jakinarazi dute etxeko obretako hondakinak ez dituztela biltzen.
Aipatu bezala, zerbitzu hau hamabost egunean behin izaten da. Hurrengo bilketa bihar egingo dute. Urtea bukatu bitartean berriz, hauek dira bilketa zehaztu dituzten datak: apirilak 10 eta 24, maiatzak 8 eta 22, ekainak 5 eta 19, uztailak 3, 17 eta 31, abuztuak 14 eta 28, irailak 11 eta 25, urriak 9 eta 23, azaroak 6 eta 20, eta abenduak 4 eta 18.

Garbigunera eramatea, astelehenetik larunbatera
Tamaina haundiko hondakin horiek norberak eraman nahi baditu, Garbigunera bideratu ditzake. Ibarluze Poligonoan dago Garbigunea eta astelehenetik larunbatera dago aukera. Astez, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00; larunbatetan berriz, 10:00-15:00.

Berrerabilpen zentrora eramatea ere, aukera
Herriko erdigunetik mugitu ere egin gabe, bada tamaina haundiko hondakinei irtenbidea emateko aukera. Nafar kalean dagoen Berrerabilpen zentroan jasotzen dituzte. Zentroa astelehenetik larunbatera dago zabalik. Astez, 09:30-13:30 eta 17:00-20:00 eta larunbatetan, 10:00-14:00.
Pisua edo tamainagatik hondakinen bat eramateko aukerarik ez dutenek, Berrerabilpen zentrora deitu eta  beraiek eramatea eskatu dezakete. Kontakturako telefonoa da: 943 50 63 41.

Doako zerbitzuak, guztiak
Aipatutako hiru zerbitzuen era­bilera debaldekoa dela azal­du du Udalak. Bestalde, go­goratu nahi dute tamaina haundiko hondakinak ezin direla abisatu gabe ate­ra, eta ateraz gero, 300 euroko isuna jaso daitekeela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!