asko entrenatu eta hambost probetako minimak lortu eta gero, asteburuan jasoko dute ordaina Hernaniko hiru igerilarik. Kerman Arruti, Iñigo Llopis eta Garoa Etxabe Espainiako Autonomien Arteko igeriketa egokituko Txapelketan izango dira, Euskal Selekzioarekin batera. Helburu batekin egingo dute Madrilerako bidaia: soinean bost dominekin itzultzea.
Euskal Selekzioak 14 igerilari deitu ditu Madrilen jokatuko den txapelketan parte hartzeko, tartean hiru hernaniarrak. Gainontzeko 11en artean aski ezagunak diren izen asko dadue, tartean, Paraolinpiadetan parte hartu eta sei domina dituen Richar Oribe donostiarra. Talde gisa ere konpetituko du Euskal Selekzioak, eta kasu honetan ere, dominaren bat lortzea da asmoa.
Hiru hernaniarrek bost minima
Hiru igerilari hernaniarrek emaitza bikainak lortu dituzte Txapelketa jokatu aurretik: hamabost minima, hamabost probetan.
Horietako bi dira: Garoa Etxabe, 18 urteko gazte hernaniarra eta Kerman Urreta, Pagoagan bizi den 21 urteko gaztea. Biek estilo bereko bost probetan lortu dituzte minimak, Autonomien Arteko Txapelketara joan aurretik: 50m libre, 50m bizkar, 100m libre, 200m libre eta 400m libre.
Iñigo Llopis hernaniarra Donostian bizi da. 18 urteko gazteak ere, bost probetan lortu ditu minimak: 50m libre, 50m mariposa, 100m libre mariposa eta 100m bizkar probetan.