Ezagutzen al duzu zure herria? lehiaketa antolatu du Astikok, urtero bezala. Elkarteko dendaren batean erosketa egiten dutenei kupoi bat emango diete datuak betetzeko. Kartelean azaltzen den lekua zein den jarri beharko da. Ondoren, zozketa egingo dute. 100 euroko 2 erosketa bale zozketatuko dituzte.