Kaxko historikoa txukun mantentzeko, kartel lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 26a, 01:00

Kaxko elkartearen nahietako bat da Hernaniko Kaxko historikoa txukun mantentzea. Bide hori bultzatze aldera, kartel lehiaketa antolatu dute, eta partehartzea irekia da. Kartelak bete behar dituen baldin­tzetako batzuk dira: 42x59cm-ko tamaina izatea; kartoi lumazko euskarrian eta 300ppp-ko erresoluzioa duen formatu digitalean entregatzea; eta lemaren bat izatea. Entregatzeko epea maiatzaren 19ra arte dago zabalik; Kaxko elkarteko bulegoan entregatu behar dira asteazkenetan, 19:30etatik 21:00etara; sinadurarik gabe, kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta telefonoa jakinarazita. Irabazlea maiatzaren 21 baino lehen esango dute eta hiru sari egongo dira: 400 euro, 200 euro eta 100 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!