Entrenamendu mentala, familia eta zoriontasuna uztartuko dituen ikastaroa emango du gaur iluntzean Urko Arozenak. Entrenamendu mentala eta Transgenerazionala zoriontsua izateko da ikastaroaren izena eta parte hartu nahi duenak Biterira azaldu besterik ez du. Bi orduko saioa izango da, iluntzeko 19:30etatik 21:30etara, debalde eta euskeraz.
Datuak eramatea, inportantea
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek norbere eta familiaren datuak eraman behar ditu, hala nola, anai-arrebak, osaba-izebak, gurasoak eta aiton-amonenak. Jaiotza hilabetea eta eguna idatzia eramatea ere, inportantea da.