Aste Santuan Jolas-Txikira apuntatzeko aukera, astelehenetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 29a, 01:00

Aste Santuko oporraldian, urtero bezala, Jolas-Txiki eskainiko du Astigarragako kiroldegiak. Zerbitzu honen ordutegia 09:00etatik 13:00ak arte izango da eta 2-4 urte bitarteko haurrei zuzenduta izango da. Izen ematea astelehenean zabalduko da eta ostiralera arte izango da apuntatzeko aukera. Kiroldegiko harreran eman behar da izana. Hiru aukera izango dira: 1go txanda, apirilak 14-15-16 (bazkideek 30,70 euro/ ez bazkideek 38,80 euro); 2garren txanda, apirilak 22-23-24-25 (bazkideek 41,00 euro/ ez-bazkideek 51,80 euro); eta 1go eta 2garren txandak, 64,50 euro bazkideek eta 82,10 euro ez bazkideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!