Alai Zubimendik, bigarren saria

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 31a, 02:00

Apustua izeneko lanarekin, Portugaleteko Uri Urena Komiki Lehiaketaren bigarren saria irabazi du Alai Zubimendi hernaniarrak. Istorio sinplea kontatzen du Zubimendik: joan den mende hasieran, Euskal Herriko edozein baserri inguruan kokatutako istorioa da, harrijasotzaile eta apustu girokoa. Sariarekin oso pozik dela azaldu dio Kronikari: «oso garrantzitsua da nire­tzat sari hau, kontuan izan behar baita, Euskal Herriko komiki lehiaketa zaharrenetakoa dela eta sari onak banatzen dituela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!