Antonio Miner eta Miguel Burugainek aukerak, gaur tiraldi ona eginez gero

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 30a, 01:00

Lehendakari Sariko azken tiraldia dute jokoan Hernaniko bolariek gaur, Usurbileko bolatokian. Goiz eta arratsalde jokatuko da, eta tiraldi erabakiorra izango da. Oraingoz Pedro Lazkano dijoa lider, 192 brila botata. Gertuen duen hernaniarra Antonio Miner da, seigarren postuan, 185 brila botata. Bi postu atzerago eta lau brila gutxiagorekin dijoa Miguel Burugain. Hauek dira Lehendakari Sarian sariren bat lortzeko aukera duten hernaniarrak. Horretarako tiraldi borobila egin beharko dute gaur, eta Pedro Lazkanok egun ona ez izatea desira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!