Bolatokiko Gipuzkoako Koparen tirada berri bat jokatuko da, bihar, Gabirian. Aurreko asteburuan atseden hartu ondoren, Kopari ekingo diote berriro, jokalariek. Bi saiotan ariko dira: goizeko 10:00etatik 11:30etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara. Kopako hirugarren jardunaldia izango da.