( Iulen Lizaso Aldalur
*Erredakzioan euskeratua ) Hernaniko Udaleko oposizio politikoak azpimarratu du, Hernanin zein gauza gutxi lortzen ari den Atez Atekoarekin, konparatuta bere bizilagunek lortzen dutenarekin sistema hau gabe. Bi froga, zalantzak argitzeko: 1) Sasietako zabortegiko pisuaren ondoan jarri eta konparatu Astigarraga eta Urnietatik bertara lurperatzera eramaten dituzten gauza txar asko, Hernanitik eramaten diren gauza txar gutxirekin, eta 2) konparatu larunbateko errefus poltsatxoa, lehen egunero ateratzen zen poltsarekin edo aipaturiko bi herri horiek egun ateratzen dutenarekin.
Begioker bati begirada oinarrizko gauzetan enfokatzea kostatzen bazaio, eta begi bakarrak ezin badu begirada denean zabaldu... Itsurik txarrena, ikusi nahi ez duena.
Zabortegi horretan zenbat materia organiko lurperatzen duten jakitea eta Lapatxera konpostatzera zenbat eramaten duten jakitea da adierazle nagusiena, hiru Udal horien ekonomia ekoefizientea ezagutzeko. Legeak behartzen du materia organikoa bereiztera gainontzekotik, eta Catalunyak Bartzelonan ere egiten du. Diputazioak dio konpostaren aldekoa dela, baina %90 zabortegietan lurperatzen jarraituko du 2014ra arte, Gipuzkoan dugun ingurumen arazo haundiena eraginez.
Orokorrean emaitzak baloratuta, zabortegira botatzen den kopurutik abiatu behar da; horrela badakigu gainerakoa birziklagarria dela. Alderantziz ebaluatzea ez da objektiboa, interpretazioak egon baitaitezke. Ez da zintzoa erreferenduma exijitzea eta aldi berean Atez Atekoari buruzko eztabaida publikoari uko egitea, komunikabideek publikatzen dutenaren gain utziz.
Guztia mahai gainean, eta mahaia, entzun, galdetu eta deliberatu nahi duten guztientzat. Gai hau da hipotekatu dezakeena etorkizuneko ekonomia eta ingurumena eta gure seme-alaben eta biloben osasuna; izan ere, Espainiako Arrasto Ekologikoak dagoeneko okupatzen badu herriaren azaleraren hirukoitza... Zer ez du eragingo Gipuzkoako honek?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!