Hernani, 2010 urtea. XXIgarren mendea

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 27a, 01:00

( Andoni Amonarraiz Gómez EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) ) Sinestezina da botereak pertsona batzuengan duen eragina. Eta bai­ta bere burua zapaldutzat edo tratu txarra jasandakotzat jotzen dutenengan duena ere. Botere pixka bat hartzen dutenean herria meha­txatu eta inposaketa erabiltzen du­te, lo­tsarik gabe eta legeak esaten duenari kasurik egin g­abe. Gogoeta hau hernaniar ba­tzuk jaso duten gutunaren ondorioa da. Gutun horietan azaltzen de­nez, bilketa zutabeetan za­borra zintzilikatzen ez badute, Udalak espedienteak zabalduko dizkie. Nik zalantza batzuk dituk: urik ez bada kontsumi­tzen, isunak jarriko al dituzte? Ordenan­tzako zein puntutan behartzen zaie hernaniarrei egunero zaborra sortzera? zer gertatuko da inspekzio egunek zaborra jaitsi ez duten egunekin koinziditzen ba­dute? Gogorarazi nahi diet `herriaren zati bat isilarazteko denak balio du´ esaten zutenei, herritar guztiek dituztela errespetatu beharreko eskubide batzuk, eta Hondakinen Ordenantzan au­rrei­­kusitako isunak jartzeko, betetzen ez den legea demostratu behar dela. Eta are garrantzitsuagoa oraindik, probaren pisua akusazioa egiten duenak duela; susmo eta usteek ez dute ezertarako balio. Orain hilabete izan nuen au­rrez aurreko batean, Alkateak ha­rro­ke­riaz esan zidan `atez atekoa mar­txan jarri zenetik hondakin toneladak murriztu direla Her­nanin´. Eta orain zer gertatu da, esaten zuena ez al zen egia?, basura-turismoa dagoenaren susmoa al du? dagoeneko konturatu al da hernaniarrek ez dutela atez atekoa nahi? XXIgarren mendean, legegin­tzaldi amaieran, Gobernu Taldeak hernaniarrak mehatxatu behar baditu euren eginbeharrak betetzeko, azken hiru urte eta erdi hauetan ez dute hernaniarrekin konekta­tzea lortu. Euren partehartze politikak ez du ezertarako balio izan, eta aurrean dutenaren iritzia beraienarekin ez badator bat, ez dute errespetatzen. Garai ilun hau laister bukatzea espero dut.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!