Erabakien garaia/ momentua

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 20a, 01:00

( Lurdes Lopez Gorrotxategi, Javier Barbarin Jurio, Nahia Eguskizaga Bilbao, Bixintxo Zabala Martinez, Juan Manuel Otermin Lopetegi ) Aurki bukatuko da Arau Ur­banistikoen alegazio epea eta udaletxeak Hernaniren etorkizunean eragingo duten erabakiak hartu beharko ditu. Espero dugu herritarrek alegazio zein beste bideak erabilita emandako iritzi eta datuak lasaitasunez baloratuak izatea. Eskerrak eman nahi dizkiogu Irrigoenearen inguruko jakinmina izan eta alde guztietako informazioa bilatu dutenei, baita gai hau kanpaina politikoa egiteko erabili EZ dutenei. Azterketa jarraituen bidez, hauxe jakin dugu: 1. Irrigoenea gutxienez, 1707­koa dela eta garai horretan izen bera zeukala (Archivo de protocolos de Oñati, Indice H618, 1768-1797). Aldaketak jasan dituela bai, egia da. Guztiz erre zela? Ez, goiko bi solairuak eta okindegi aldeko partea erre ziren (Her­naniko Udal Artxibategia D/4/4/3, 48. Dokumentua). Xala­parta egiteko irekitako leiho eta ateak aurretik tapiatutakoak izan ziren, ez berriak. 2. Irrigoenea, zubia egin bai­no lehenago bertan zela (APG 3/001282 (242, 243, 244 orr., r eta v)) eta beraz, zubiaren egoera originala, betikoa, historikoa, Irrigoeneari loturik egotea izan dela. Eztabaida ez da zubi begi bat gehiago dagoen edo ez, baina gauzak argi uzteko, Irrigoenearen atzean ez dago beste zubi begirik, zenbaitetan idatzita agertu den arren (Hernani 2009 URTEKARIA; 2010eko ekainak 23ko GARAko San Juanetako gehigarria). Guretzako zein da eztabaida garrantzitsuena: 1. Irrigoenea eta herriko beste hainbat etxe zahar bo­ta nahi dira Testu Bateratuaren arabera (Pa­gola, Buxkando, Paisak, Al­katearen etxea, Gure Etxola, Urrats, e.a.). Etxe horiek, katalogatuak edo ez, herriaren parte eta historia dira, guztionak dira. Horietariko asko, gainera, bizirik daude edo egon daitezke, zergatik ez aprobetxatu? Hirigune­aren Plan Berezian Irrigoe­nea eraitsi daitekeen etxe bezala jasotzen da, baina bertan 200 urte gutxiago dituela esaten da, eta hori ez da horrela. 2. Historikoa: Irrigoe­nea garai modernoetara heldu da bizirik, 303 urtez eduki duen toponimo berarekin, albo batzuetan aldatua baina funtsean berdin. 3. Identitarioa. Horre­lako zenbat etxe gelditzen dira Hernaniko alde zaharretik kanpo? Zer nahi dugu, pisu blokez betetako Hernani ala bere sustraiak mantentzen dituen Hernani? 4. Zubiaren egoera originala etxeari itsatsia egotea da, zubia berreskuratzeko beraz, beharrezkoa da Irri­goenea botatzea? Are gehiago, ezinbestekoa da? Ezin­bestekoa da Hernaniarron­tzako Leoka inguruko bistak zubiarenak bakarrik izatea? Gure ustez hamaika aukera daude. 5. Irizpide paisajistikoa nahikoa al da bizirik dagoen etxe bat botatzeko? 6. Herritarren boron­da­tea. Irrigoenea eta Xala­parta aurrean dagoen txokoa desagerrarazi nahi dugu? Bai ala ez. Hainbat herritarrek Irrigoenea mantentzeko nahia azaldu zuten bere sinadura bidez, lehenengo bilketan 1.638 sinadura ziren eta 2. Bilketarekin 2.000 sinadura inguru dira. Konfidantza dugu guzti hau kontuan hartua izango dela. Eskerrik asko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!