Oilo beltzak, arrautza...

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 24a, 01:00

( Jexux Eizagirre Portillo )
Pertsona askok erakutsi didate asko. Haietako bat: alzheimer gaitzaz joan zait (gezurra: ezin dut burutik kendu). Eta, eraku­tsi handiena eman zi­dan, gaitza (borragoma baten antzera) memoria jaten hasi zitzaionean: borragomak auto-zentsura (norberaren ge­zurrak) jaten du lehenik: orduan, azaltzen dira norberaren ezkutuko egiak.

Don Quijote, eroa omen. Ba, Don Quijote eroari esker, arrazoi handiagoz idazten dut euskaraz.

Baina, behar bada, eraku­tsirik zailena, pertsona desgaitu batek eman dit. Gabezi latza du: hanka bat falta. Baldar dabil zurezko hankaz, eta makuluaz. Baina, kontuz. Ez errukitu! Gizatxarra da. Koldarra. Gezur­teroa. Ez du lagunik. Haren itzalak berekin sortuko dizu izua, eta ikara. Long John Silver pirata maltzurraz ari naiz. Jo ezazu Altxorraren uhartea, eta hantxe egingo duzu topo, bere loro berdea bizkarrean duela. Atzo bertan, pirata maltzurrak labanaz pasa zuen koadrilako bat. Ordea, oraintxe bertan, pirata mal­tzurrari bihotza beratu zaio, Jim Hawkins (mutikoa) istilu gorrian ikusi duelako. Eta, pirata maltzurra kapaz da, bere burua urkan galtzeko, mutikoa salbatze arren. Gero, berriro ere, bere betiko trapukerietara itzuliko da: batere ez harritu, Herna­nin ikuste baduzu pirata hankabakarra, zebra-bide erdian bere autoa aparkatzen, amona-xaharrei enbarazu egite aldera. Baina, mutikoarekin beti jator portatuko da.

Mundua ez da ´oesteko` pelikula: txintxoa, beti txin­txo (eta pintxo); eta maltzurra, beti maltzur (eta zatar). Errealitatean egia eta gezurra nahasturik daude: ´Oilo bel­tzak, arrautza zuria; gezurrak, tartean, egia`: ez da media txarra: telebistako informatiboen parekoa.

Egunero irensten ditugun informatibo gehienak, buru bakarren batek manipulatzen ditu. Hark ere loro bat du bere mende (Long John Silver-ek bezala): ´mikro` baten aurrean da­goela, beste alderik ez. Kri­siak, guztiaren gainetik, egia jo.

Jexux Eizagirre Portillo
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!