‘Izkutuko beste arazo bat’

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 20a, 02:00

( Iulen Lizaso Aldalur ) ´Journal of Environmental Analytical Chemistry` aldizkari entzutetsuko azken zenbakiak dio, Madrileko ibai eta erreketako urak kalitateari buruzko informeak ez daukala baliorik, eta ur horiek kaltea egin diezaioketela hiritarren osasunari. Zenbait zientzialarik elkarlanean egin duten azterketa batean oinarritzen da, Ikasketa Au­rre­ratuetako Madrileko Instit­u­tu­ko zientzialariak, hain zuzen. Informeak dio, depuradorek ez dutela behar bezala garbitzen ura, eta berez ‘garbia’ dagoen ur horretan farmako eta biozida asko ageri direla. Beste informe batek dio (Bartzelonako Inbestigazio Zien­­tifikorako Kontseilu Go­re­neko Ingurumeneko Kimika Departamenduko zientzielariek egina, eta Damiá Barcelók koordinatua), Espainiako ibaietako urak kontaminatuak daudela, depuradoretako urak jasotzen dituzten ibai guztietan. Bi informe horiek irakurrita, ondorio bat atera genezake, alegia, gure baratzak erregariatzeko erabiltzen ditugun kanal eta ur putzuetako urak gero eta ku­tsatuago daudela, gizarte gaixo honek kontsumitzen duen farmako kopurua gero eta haundiagoa delako. Klase politikoak, eta inguruan dabiltzan profesional batzuk bultzatzen dute hori, eta gehiago inbertitzen dute bizitzari urteak eransten, eta ez urteei bizitza eman beharrean. Hainbeste aurrerapen izanda, nola azaldu bestela, gero eta pertsona gehiagotan azaltzen ari diren trastornoak, azalpenik gabekoak, eta antibiotikoek hil­tzen ez dituzten bakteriek so­rtzen dituztenak? Zertara garamazki horrek guztiak? Ospi­taleak eta erresidentziak eta gaixoz eta zaharrez beteta daude; estatuaren diru-kutxak hustu­tzen ari dira, multinazional farmazeutikoak aberasteko. Gaz­teak, etorkizuneko generazio hori da, horren guztiaren biktima haundiena. Krisi estruktural horren biktima, ondorio ekonomiko izugarria eragingo duen krisiaren biktima. Iturriko ura arriskutsu bi­hurtzen ari zaigu, gizaki eta animaliek kontsumitzen ditugun molekula sintetiko horiek guztiak depuratzen ez direlako. Gure bidez, gure komonetatik iristen dira erreka eta ibaietara, kantitate haundietan. Erre­gariatzearen hondakinak, eta gure zabortegietako ixuriak, hartzen ari garen miloika farmaren hondakinak dauzkatenak, materia organikoarekin nahasten dira, guk zaborretara bota ditugulako. Guk zaborretara bota ditugulako, eta biohondakinak banatuta biltzeko sistemarik ez daukagulako. Consumatum est. Lehen­da­k­aria eta lehendakariordea be­ren kargutik kentzea, eta San Marko mankomunitatea PI­GRUGaren dogmaren bidean berriz sartzea, hori izan da, Gipuzkoako Hondakin Kon­tsorzioak hartu duen erabakia, bere burua zentzuan sartzeko. Errespon­tsabilitateak galdu, zentzuak irabazi; eskubide guztiak berentzat hartu dituzte, za­bortegiak materia organiko fermentagarriz kutsatzeko, dakitenean, materia horien ixurietan bakteria arriskutsu asko dijoazela, metal astunak, Konposatu Organiko Iraunkor eta abar... hori diote informeek... zentzua! «Izan litekeen ekintzarik atze­rakoiena», Carlos Ormaza­balek esaten duenez. Berak boikoteatzen ditu ordea, ekintza horien kontra lanean ari direnak. Hor dago PIGRUGaren izkutuko muina, eta ez, erraustegia bai edo ez. Baina horri buruz ez dute hitz egin nahi. (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!