Hiru gertaera bizitu genituen joan den astearteko plenoan: Lehendabizikoa: Alkateak hautsi egin zuen Araudi Organikoa, ez zuelako utzi plenora eramaten Atez Atekoari buruz EAJ-PNVk eskatutako informerik. Autoritate demostrazio hori justifikatzeko, Alkateak emandako arrazoia izan zen, berak erabaki dezakeela, zein gai diren urgentziazkoak batzordetik pasa gabe plenora eramateko. Garbi dago, gure Alkatearentzat ez duela urgentziarik, jakiteak, isunei buruz ari garenean, ea legezkoa den, Hernanin daukagun ordenantza gogorrena eta desorekatuena aplikatzea. Bere iritziz, legalitatea betetzen du, baina denok ezagutzen dugu errealitatea. Bigarren gertaera: Garbi ikusi genuen Ezker Batuak bat egiten duela Gobernu Taldearekin Atez Atekoari buruzko puntu guztietan, nahiz eta, demostratu den, faltsuak direla ematen ari zaizkigun datuak. 10 langilerekin bilduko omen dira herriko zabor guztiak, dakigunean, Vilassar herrian (19.000 biztanle), 50 langile behar izan zituztela. Langile haien TC2ak dauzkagu, eta horrek erakusten digu, 3.844.615€ beharko direla soldatak ordaintzeko; Gobernu Taldearen proposamenean, EBk onartu zuenean, soldata gastuak 644.121€ dira. Esan digute, ontziak eta papera Ecoembes enpresari salduta 509.939€ lortuko ditugula (Ecoembes hondakinak kudeatzera dedikatzen da). Errealitateak dio, ordea, otsailaren 23an enpresa horrek berak eman dizkigun datuak bestelakoak direla, alegia, 63.998€ gutxiago irabaziko ditugula; alegia, prezioak puztu egin dituztela, euren kontuak ondo eman dezaten. Planteamendu erreala da, gurea bezalako herri bateko esperientziari erreparatzen badiogu, eta gure datuei begiratzen badiegu, urteroko defizita 1.675.878€ ingurukoa izango dela. Uste dugu borobila lauki bihurtzea lortu dugula, alegia, herri baten gehiengoa proiektuaren kontra dagoela, eta era berean, hondamendi ekonomikoa lortuko dugula. Pausoak legezkoak izango dira, baina erakutsi diguten errealitatea ez da hala. Hirugarren gertaera: aurrekoarekin nahikoa ez, eta, Gobernu Taldeak eta Ezker Batuak hitzarmen bat onartu dute, eta horren arabera, Hernaniko Udalak etxea eraikitzeko baimena eman behar die, eta diruz ordaindu, Leoka labaderoko horretan erdi erorian zegoen etxearen jabeei, 1.141.074 euro; eta dena zubi zaharraren bi begi agerian uzteagatik. Ez al zaie gogoratuko zubiaren begi guztiak bistan uztea! Eta ez al zaie ordaindu beharko zubiaren alde batera eta bestera bizi diren guztiei! Batek daki. Legez hartutako erabakia hori ere, baina gure errealitate ekonomikotik urruti dagoena.
Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozeramalea
(*erredakzioan euskeratua)