Ekologia erreferendumera?

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 22a, 01:00

( Jaione Zubeldia Tellechea *Erredakzioan euskeratua ) Nire ustez, Atez Atekoa da modu egokiena kontzientziatu gabeko jendeak bere zaborra, sailkatu gabe, ez botatzeko kontenedore berde/grisera. Eta kontzientziatua dagoenari orain arte izan ez duen aukera ematen dio; hau da, hondakin organikoa banatzea konposta egiteko. Modu horretan, da­tu­en arabera, %80a da berreskuratzen den zaborra eta azken kondarrak %20ra murrizten dira. Ondorioz, planetari gu­txiago eragiten zaio, nahikoa kutsatua badagoena, eta baita bertan bizi garenoi ere. Baina, arazo batzuengatik kaltetuak izan direnak gustora ez egotea, ostalariak, janari dendatakoak... eta zenbait bizilagunen beldurrak etxebizitzen itxura dela eta, edo izan dezakeen usaina dela eta... nahikoa arrazoi izan dira firma bilketa bat mar­­­txan jartzeko erreferenduma eskatuz. Iñigok (Kronika 10/02/10) argi azaltzen du ara­zo horiek konponduta ere, erreferenduma antolatuko lu­ke­ela ´beti defenditu izan du­gun bezala, herriak erabakitzeko eskubidea eduki behar duelako`. Uste dut gai honen inguruan erreferendum bat proposatzea, legala eta herri plataforma batek bultzatua izanda ere, akats haundia dela: (´akats bat ez da egi bihurtzen mundu guztiak horretan sinesten duelako`, Gandhi). 1.- Ez ditu konpontzen sortu diren arazoak. 2.- Ezezkoa ateratzen bada, orain arte bezala jarraituko dugu: borondatezko birziklapenean oinarrituta, he­rrie­tako zaborra igotzen doan bitartean; %46 Estatuan, 1996etik 2005era (Greenpeace). Honekin, jarrera aldaketa bat proposatzen da sortzen ditugun hondakinen inguruan, kontsumismoa eta natura suntsitzea nagusi diren gizarte honetan. Eta niretzako errausgailua egitea edo ez egitea baino gehiago da; zaborra lurperatu edo itsasora botatzea baino gehiago. Defendatu ezin diren konponbideak guztiak. Benetan dauden arazoak konpondu behar dira, Atez Atekoa ahal den gehiena moldatu behar zaie bizilagun, merkatari eta ostalariei, baina denok helburua zein den ahaztu gabe: ahalik eta hondakin gutxien sortzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!