Bi ikastaro, lana bilatzen laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 29a, 01:00

Daiteke enplegu zentroak bi ikastaro antolatu ditu apirilean, lana bilatu nahian dabiltzan herritarrei laguntze aldera. Aurrenekoa datorren astean da, lan entrebisten ingurukoa. Nolako entrebistak dauden, komunikazioak eta segurtasuna transmititzeak duten garrantzia... eta abarrez ariko dira. Bigarren ikastaroa apirilaren 10ean emango dute, eta bertan lana bilatzeko mugikorreko zein aplikazio erabili erakutsiko dute. Ikastaro honetarako mobila eraman behar da, interneta eta Android sistema duena. Bi ikastaroak Biterin dira, 09:30-11:30. Izena emateko: 688 63 52 82.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!