Lehortea

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 4a, 13:34

( Iulen Lizaso (*Erredakzioan euskeratua) )

Hernaniri itsasoa bakarrik falta zaio; badugu: Urumea, garbia eta industriarik gabeko erribera pixka batekin oraindik, jolaserako eta bainurako lekuak prestatzeko; Akan erreka, isuriak jasotzen (kolektorea hautsita eta inguru guztian usai handia); Santa Barbarako lakua, leku bukolikoa baina zaindu gabea; igerileku bat estalia eta beste bat irekia eraikitzeko proiektuan; 15 minutura igerileku irekia Astigarragan, Urnietan eta hiru hondartza Donostian.
Atsegindegi eta Zinkoeneako obratan ez da aurrikusi ura mugimenduan ibiltzeko lekurik, ez iturri, ez putzu... dena harria, grisa eta geldirik. Ez da harritzekoa herriko alaba batek Parisera emigratu behar izana, Paisaia Hirigintzako karrera duela bi urte amaituta ere, hemengo arkitektu eta kudeatzaile munizipalen lehorte mentala dela-eta.
Herri honen errealitatea tematia da: Udalari eskatu diot, idatziz prentsaren bidez eta Amonarraizekin zuzenean egonda, oztoporen bat jarri dezatela Plaza Berritik Izpizua kalera dijoan oinezkoentzako lekuaren amaieran, izkina horretatik huts hutsean ateratzea eragozteko. Bidegurutze arriskutsu bat, errespetatzen ez den stop batekin; ume batek bere gurasoei ihes egin eta...
Temakeriaz mantentzen da hilerria zabaltzeko proiektua, jendea bizi den hiri espaziorantz, non eta desdoblatzeko puntu-puntuan dagoen bariante zaratatsu bat existitzen den hego-ekialdeko aldean, nekazal terrenoan (gaur egun birkalifikatuta, etxebizitza sozialak eraikitzeko).
12 metro zabaleko bide bat dago Antziolatik Atarrabiyoko errotonda aldera norabide bakarrean, milioi asko kosta dena, gutxiegi erabilia, noiz eta ikusi denean alderantzizko norabideak arintasun gehiago sortuko duela herriko irteera bezala.
Temakeriak eta asko pentsatzeak Don Kixoteri garuna lehortu arazi zion, baina bere pentsamendu eta intentzioen arrazoiak nortasun eta pertsonalismotik libre zeuden.... iturri kantari baten jarioa bezala, nobleziaz gainezka.
 


Iulen Lizaso
(*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!