Final laurdenak bihar hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 21a, 02:00

Jexux Mari Irazu, Beñat Gaz­­telumendi eta Unai Agi­rre orain sartuko dira txa­pel­ke­tan. Iñaki Zelaia, Agin Re­zola eta Unai Gaz­telumendi berriz, aurreko faseetatik datoz. Her­naniko bertso eskolako sei ki­de geratzen dira, beraz, Gi­puz­­koako Txapelke­tan, eta guztira 30 bertsolari iritsi dira fase honetaraino. Final laurdenetan bost saio dituzte, eta 18 onenek egingo dute aurrera. In­butua estu, beraz, eta kantuan hasteko garaia... oraintxe. Bertso eskolako 6 kideek as­teburuan kantatuko dute: la­runbatean Oña­tin: Ira­zuk, Re­zo­lak eta Ze­laiak; igandean Vi­llabonan: Gazte­lu­men­di anai­ek eta Agirrek. Kon­tra­rioak ere, ez makalak: Gurru­txa­ga zaindu beharko dute la­run­batean, eta Mantxi igandean.

Ondo iritsi dira Rezola, Zelaia eta Gaztelumendi
Final zortzirenak irailean hasi ziren, eta ondo egin dute au­rre­ra Rezolak, Zelaiak eta Gaztelumendi gazteak. Saio­rik ez dute irabazi oraingoan, baina puntuazio ederrarekin pasa dira final laurdenetara. Iker Osak saio haundia egin arren, agur esan behar izan dio txapelketari, eta Asier Azpirozek ere bai, bere egunik onena ez bai­tzuen izan zubietarrak.

Promesak eta sorpresak, hurrengo saioetan

Asteburu honetaz gain, beste hiru saio ere izango dira, hu­rrengo bi asteburuetan. Han kan­­ta­tuko dute, aurtengo bes­te pro­mesek eta sorpresek: Sa­rrie­gi, Martin eta Zubel­diak ba­dakite finalean kanta­tzea zer den; eta Elustondok be­rriz, era­kutsi du, denei gai­na har­tzeko gai dela. Ho­rrez gain, txapelketan ge­ra­tzen diren 30 ber­tsolariek du­te maila bikaina: Al­berdi, Uran­ga, Izagirre, Xa­moa, Agi­rreazal­de­gi...


FINAL LAURDENAK

Urriak 22 - Larunbata
Oñati, Zubikoa frontoia, 17:30

  •   Jexux Mari Irazu
  •   Beñat Lizaso
  •   Iñaki Gurrutxaga
  •   Agin Rezola
  •   Iñaki Zelaia
  •   Iban Urdangarin

Urriak 23 - Igandea
Villabona, Olaederra kiroldegia, 17:30

  •   Unai Agirre
  •   Beñat Gaztelumendi
  •   Iñigo Manzisidor Mantxi
  •   Andoni Otamendi
  •   Ander Lizarralde
  •   Unai Gaztelumendi

Urriak 29 - Larunbata
Hondarribia, Jostaldi frontoia, 17:30

  •   Aitor Sarriegi
  •   Alaia Martin
  •   Iñigo Izagirre
  •   Amaia Agirre
  •   Nahikari Gabilondo
  •   Haritz Casabal

Urriak 30 - Igandea
Idiazabal, Igaondo frontoia, 17:30

  •   Jon Martin
  •   Uxue Alberdi
  •   Nerea Elustondo
  •   Ainhoa Agirreazaldegi
  •   Felix Zubia
  •   Oier Aizpurua

Azaroak 6 - Larunbata
Azpeitia, Izarraitz frontoia, 17:30

  •   Iker Zubeldia
  •   Jokin Uranga
  •   Arkaitz Oiartzabal Xamoa
  •   Iñaki Apalategi
  •   Ane Labaka
  •   Unai Muñoa


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!