Uztailak 22, ostirala
12:00 Txupinazo Txikia udaletxeko
balkoitik.
12:00 Norberto Almandoz musika
eskolako Trikitilari eta Pandero-Joleen kalejira Foru plazatik.
14:00 Haurrentzako bazkaria Foru plazan eta Gaztelekuko Bazkaria 12-18 urte bitarteko gazteentzat gaztelekuan
bertan.
16:00 Haurrentzako jolasak Foru plazan Xaguxar elkarteak antolatuta.
17:00 Circortito trapezioa, akrobaziak eta umorea Foru plazan.
18:00 Txokolate jatea Xaguxar elkarteak antolatuta Foru plazan.
19:00 Jaien hasierako Pregoia eta Txupinazoa Jon Garaño zinegilearen eskutik. Ondoren konfeti, globo eta goxokiak botako dira.
19:30 Akelarrearen kalejira, Kale Nagusian (Murgiaren ondotik abiatuta) Massaranduba batukadak lagunduta.
20:30 Txosnaren karpa irekiera, Tomas Alba kalean.
21:00 Akelarrea Foru plazan eta ondoren afaria.
23:30 Zombing Blai show-a eta kalejira, rock, metal eta pop doinuekin Sagardo plazatik abiatuta.
23:30 Hiru Gabe Bi taldearen kontzertua txosnetan, Gazte Asanbladak antolatuta.
Uztailak 23, larunbata
10:00 XI. Saskibaloi 3X3 Txapelketa egun osoan. Saribanaketa
17:00etan. Bitartean, haurrentzako puzgarriak.
12:00 Erraldoi eta Buruhaundiak, Txirriskla elkarteko txistulariekin, Foru plazatik abiatuta.
13:00 Betizu pintxoak. Foru plazan.
14:30 Eusko Labeldun Betizu Bazkaria, Foru plazan. Txartelak uztailaren 4tik aurrera salgai Ikatza eta Bukoi tabernetan.
16:30 Haurrentzako Jokoak (4 urtetik aurrera) ikastolako atarian, Aurrera mutilak taldearen eskutik.
16:30 Pelota Erakustaldia frontoian. Desgaitasun intelektuala eta fisikoa duten kirolariak palaz eta eskuz arituko dira.
17:00 Astigarragako IX. Herri Krosa. 8,5 km herrian zehar, Atletiko Trintxerpe taldeak antolatuta. Izenematea 16:00etatik aurrera Apeztegi plazan. Sariak bertan banatuko dira, 18:30etan.
18:30 Los Pasai txaranga.
18:30 Jose Luis Berakoetxearen oroimenezko VI. Esku Pelota Jaialdia, frontoian.
19:00 Sokamuturra Txikia eta Pottokak ikastolako atarian.
22:30 Fonotarecos talde kubatarraren umorezko musika-ikuskizuna Joseba Barandiaran plazan
23:00 NPJ eta Never Surrender txosnaren karpan Gazte Asanbladak antolatuta.
23:30 Halley Diskoteka Joseba Barandiaran plazan.
Uztailak 24, igandea
11:30 Haurrentzako Puzgarriak Foru plazan.
12:00 Sugarri Fanfarrea.
13:00 Gazte Asanbladaren kalejira Ekaitz tabernatik hasita.
14:30 Gazte Bazkaria txosnetan.
16:00 Multiabentura Parkea ikastolako atarian: rokodromoa, tirolina eta arku-tiroa 10 urtetik gorakoentzat.
16:30 Kuadrilen arteko jokoak txosnetan.
17:00 Haurrentzako Puzgarriak Foru plazan.
18:00 Apar Jaia ikastola atarian.
18:00 Bingoa, erretiratuen egoitzan.
18:30 Gazte Asanbladaren kalejira, txosnetatik abiatuta.
20:00 Atsoak Dantzan kale antzerkia Pikor Teatroren eskutik Kale Nagusian, erretiratuen egoitzaren aurrean.
23:30 Esne Beltza taldearen kontzertua Joseba Barandiaran plazan.
00:00 Kanpaien Errepika Done Jakue ermitan.
(23:30-02:30 Alkoholimetroa Tomas Alba kalean Askagintzak jarria).
Uztailak 25, astelehena
07:00 Aulki Jokoa eta Txokolate jatea dultzaineroekin, Foru plazan. Saria: bi lagunentzat otordua, Ibailur jatetxean.
09:30 Diana, Txirrisklako Txistularien eskutik.
11:00 Meza Nagusia ermitan.
11:00 IV Txirrindu proba 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzat Arrobitxulo kalean. Parte hartzeko izena eman behar da uztailaren 21, 22 edo 23an, kiroldegian.
13:00 Karrikan Kukai dantza taldearen ikuskizuna Joseba Barandiaran plazan (euria bada, frontoian). Sei dantzari eta DJ bat, euskal dantza tradizionalean oinarritutako Lengoaiak dantza garaikiderako bidean.
18:00 Astigar taldearen Dantza Erakustaldia frontoian.
19:00 Bertsolariak txosnetan, Gazte Asanbladak antolatuta.
19:00 Sokamuturra eta Pottokak ikastola atarian, musika eskolako trikitilariekin.
20:00 Kresala muska-taldea Joseba Barandiaran plazan.
23:00 Zezensuzkoa Joseba Barandiaran plazan.
23:00 Kresala musika-taldea Joseba Barandiaran plazan.
23:45 Larrain Dantza herrikoia Foru plazatik abiatuta.
01:00 Jokoak eta Karaokea txosnetan.
Uztailak 26, asteartea
10:00 Iturengo Joaldunak.
11:00 Musika eskolako Trikitilari Gazteen Kalejira.
Santa Ana eguneko ospakizunak Foru plazan.
-11:00 Baserriko langintzen Artisau-Erakusketa: kaikuak, sendabelarrak, artilea, zintzarriak...
-11:30 Sagardo Dastaketa.
-12:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Jon Maia.
-12:00 Idi Dema: bi idi pare elkarren aurka, 1.700 kg-ko harriari tiraka.
14:30 Elkartasun-bazkaria txosnetan. Txartelak salgai, Zipotzan.
18:00 Herri Kirolak Foru plazan: Astigarragako baserritar heldu eta herriko gazteen arteko desafioa eta herriko bi taldeen arteko uztarri motzeko idi-apustua.
18:30 Circ Panic zirku ikuskizuna, akrobaziak, umorea eta dantza Joseba Barandiaran plazan (euria bada, kiroldegian).
19:00 Elkartasun-ekitaldia txosnetan, Gazte Asanbladak antolatuta.
19:30 Musika eskolako Trikitilari Gazteen Erromeria, Foru plazan.
20:00 Xaibor DJ-a Joseba Barandiaran plazan.
20:00 Eusko Labeldun Hegaluze Pintxoak eta Gernikako Piperrak parrilan erreta Pilotari kalean (euria bada, frontoian).
23:00 Los Funebres su-kalejira. Abiapuntua: Kale Nagusia-Galtzaur.
01:00 Gazte Asanbladak antolatutako jai-amaiera txosnetan.