«Denda guztiek betetzeko moduko baldintzak dira eta denak animatuko nituzke»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 2a, 02:00

Maixa Ruiz - On Bit informatika

«Denda guztiek betetzeko moduko baldintzak dira eta denak animatuko nituzke»

«Iñigok, Berriak elkarteko di­­namizatzaileak esan zigun ka­litatearen oinarrizko ziurtagiria lortzeko aukera zegoela eta animatzeko. Animatzea era­baki ge­­nuen eta 6 orduko  ikastaro bat jaso genuen. Ika­si genuen tramiteak nola egin behar ziren eta ondoren formakuntzako kide bat pasa zen den­datik, zer falta zen esateko. Ir­teerako kartela jarri behar nuela esan zidan, besteak bes­te. On­doren inspektorea pasa zen. Oso oinarrizko baldintzak dira eskatzen direnak, denda guz­ti­ek betetzeko modukoak eta de­nak animatuko nituzke ziurtagiri hau ateratzera», dio Maixa Ruiz On Bit informatikako jabeak. Ikasteko balio izan diola azal­du du eta jarrai­tzeko asmoa du.

Arantxa Landaribar - Portalondo estankoa

«Ziurtagiri honekin bezeroak ikusi dezake dendaria saiatzen dela
ahalik eta ondoen atenditzen»

Arantxa Landaribar Por­ta­londo estankoko jabeak ere, Be­rriak elkarteak bultzatuta egin zuen ziurtagiria lortzeko eskaera. «Ni naiz hemengo zaharrena, eta ni animatu nintzen», gaineratu du. «Beti daude hobe­tzeko gauzak eta honek ere ikasteko balio izan du. Esa­te­rako, inkesta bat egin behar izan ge­nien bezeroei, gure zerbitzuarekin gustora zeuden ja­kiteko eta oso interesgarria iruditu zitzaidan». Bete beharreko baldin­tzak oso oinarrizkoak di­rela azal­du du eta horiek lehendik ere kontuan izaten zituztela, «denda txukun izan eta be­ze­roa­ri traturik onena ematea, ba­tez ere». Bezero gehiago izateko ez duela balioko uste du, «baina bai oraingo bezeroek ikusteko dendaria saia­tzen dela ahalik eta ondoen atenditzen».

Jose Antonio Torres - Torres argazki denda

«Ikastaro hauekin asko ikasten da; norberarengan konfiantza gehiago izaten, esaterako»

Torres argazki dendak, 2008an lortu zuen Kalitatezko Q Ziurtagiria. Bere iniziatibaz egin zuen eskaera Jose An­to­nio Torresek, Hernaniko beste bi dendekin batera. Ziurtagiria berritu egin behar da hiru urtetara eta aurten berritu du, «arazorik gabe». Orain, oinarrizko ziurtagiritik haratago joan nahi du eta beste pauso bat eman du. Bikain Ziurtagiria lortzeko lanean ari da. Oinarrizko mailatik sekulako aldea dagoela azaldu du eta zaila iruditzen zaio ziurtagiria lortzea. Dena dela, oso pozik dago ikasten ari denarekin. «Maila psikologikoan, inteligentzia emo­zionalean oinarritzen dira kasu honetan. Hori lantzeko ikas­taroetan nabil eta oso interesgarriak dira. Ikastaro hauekin asko ikasten da; norberarengan konfiantza gehiago izaten, esaterako, eta horrek eragina du».

Merkalitatea ZiurtagiriaUNE 175 001 araua:

1.- Zerbitzuari dagozkion baldintzak: 
Kortesia: bezeroenganako adeitasuna, zin­tzotasuna, arreta eta errespetua.  
Sinesgarritasuna: dendariek bezeroei erakutsitako prestutasuna eta zintzotasuna medio.
Erantzuteko gaitasuna: azkartasuna eta efikazia bezeroen beharrak asetzen.
Bezeroa ulertzea: bezeroen beharrak identifikatzeko gaitasuna.
Fidagarritasuna: zerbi­tzua arazorik gabe eskain­tzeko gaitasuna.
Komunikazioa: salmentari eta dendari buruzko informazioa emateko gaitasuna.
Segurtasuna: bezeroarentzat kaltegarriak izan daitezkeen arriskurik ez izatea.
Akzesibilitatea: denda aurkitzeko erraztasunak izatea eta baita sartzeko eta bertan mugitzeko ere. Dendariak, produktuak eta informazioa eskura izatea.

2.- Materialari dagozkion baldintzak:
Instalazioak: eskaparatea, salmenta gunea, biltegia...
Ekipoak eta altzariak: beharrezko elementu tekniko guztiak izatea; hala nola, kutxak, datafonoak, hozteko kamarak, mostradoreak, apalak, bitrinak...
Ontziak eta enbalajeak
Erosketa dokumentuak: erosketa tiketak, fakturak, albaranak...
Produktuak: dendan salgai dauden artikulu guztiak.

3.- Langileei dagozkien baldintzak:
Irudia: langileek transmiti­tzen dutena.
Langileen lehiakortasuna: salmentarako beharrezkoak diren ezagutzak izatea.

4.- Hobekuntza:
Bezeroak pozik mantentzeko eta emaitzak hobetzen joateko, zerbitzua aldiro hobe­tzeari garrantzia ematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!