Lurralde urrun bateko baso batean, galtzagorri batzuk bizi ginen. Oso alaiak ginen eta egunero dantza egiten genuen. Zerbait entzun edo zuhaitzen artean zerbait mugitzen ikusten bagenuen, segituan gure etxe bitxi eta txikietara abiatzen ginen korrika batean. Dirudienez oso beldurtiak ginen, baina, hori bai, oso langileak. Gaua iristen zenean, lehen esan dudan bezala, dantzatzen hasten ginen eta horrela abesten genuen:
Galtza gorri-gorriak,
gu gara izugarriak.
Gauero salda bero,
Goizean bakea gero.
Kanta hori abestu ondoren, ondoan edukitzen genuen lapiko batera basoko zuhaitzetako sagarrak botatzen genituen. Horrela, egunero ibiltzen ginen. Baina ni, Angy, aspertzen hasia nintzen horrenbeste dantza egiteaz, horregatik, hau pentsatu nuen: `dantza hau egiteari utzi behar genioke`. Hori pentsatu eta gero ideia bat bururatu zitzaidan: `Sute bat sortuko dut, horrela gaueko dantza egiteari utziko diogu!` pentsatu eta egin ere egingo nuen. Gaua iritsi zenean, pentsatu nuen bezala, sutea sortzen hasi nintzenean katu beltz bat ikusi nuen, baina galtzagorri ausarta nintzenez, geldi-geldi geratu nintzen, estatua bat banintz bezala. Katua nere ondotik pasa, alde egin eta sutea sortzen jarraitu nuen. Sutea sortu nuenean korrika joan nintzen gainontzeko galtzagorriei abisatzera `SUTEA, SUTEA!` denak oihuka hasi ziren, eta dantza bertan behera utzi zuten gainontzeko galtzagorriek. Ni, lasai-lasai, ohera joan eta segituan lo hartu nuen. Hurrengo egunean, esnatu nintzenean, galtzagorri guztiak kanpoan zeuden galtza gorriak jantzi gabe. Nik galdetu nien: `Zer gertatzen da?` eta besteek `Norbaitek galtza gorriak lapurtu dizkigu!`, `gaueko dantza egin bagenu...` esan zuen beste batek. Orduan, konturatu nintzen gaueko dantza egitea beharrezkoa zela; damuturik nengoen; nere errua izan zen dantza ez egin izana. Bat-batean, animoa piztu eta esan nuen: `Lasai lagunok, nik aurkituko dizkizuet zuen galtza gorri guztiak!`. Bila eta bila pasa nuen goiz osoa. Ustekabean, aurreko gaueko katu beltz berbera ikusi nuen arte. Katuari jarraitu nion bizi zen tokiraino. Berak zituen galtza gorri guztiak! Geroago, katua joan zenean, galtza gorri guztiak hartu nituen, eta etxeruntz abiatu nintzen. Iritsi nintzenean, galtzagorriak pozarren jarri ziren. Batek esan zuen: `Eskerrik asko Angy!`, beste batek: `Angy gure heroia zara!` Baino ni, enegoen batere eroso esaten zidatenarekin, gainontzeko galtzagorriek ez baitzekiten nik neuk sortu nuela sutea. Eta oihukatu nuen: `Ea, entzun denok!`. Dena isil-isilik geratu zen. `Gogoratzen ahal zarete atzoko suteaz? Ba... nik sortu nuen! Gaueko dantzaz aspertua nengoen eta!` baina beste galtzagorri batek esan zuen: `Bai, baina egin duzuna konpondu duzu eta... barkatuko diogu; ez da hala lagunok?` denek baietz esan zuten `Bai, bai, bai...!`. Gaua iritsi zen eta gaueko betiko dantza egiteko ordua zen; esan genuen galtza gorri guztiek batera: GOAZEN DANTZA EGITERA!!!
Galtza gorri-gorriak,
gu gara izugarriak.
Gauero salda bero,
Goizean bakea gero.
Hala bazan edo ez bazan, katua galtza gorri mozorrotu bat zan…
Maider De las Heras DBH 1 Langile Ikastola