Agenda 21 programaren barruan, Ingurumena, Elikadura eta Ekologia gaiak landu dituzte Astigarragako Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek.
Gaiak landu ondoren, ostegunean udaletxera joan ziren, alkateari konpromisoak eta eskaerak aurkezteko.
Andoni Gartzia alkateak adi entzun zituen eskari guztiak, eta ahal duen neurrian, jarritako etxerako lanak egiten saiatuko zela agindu zien. Era berean, hartu beharreko neurri horien inguruko azalpenak eman zizkien. Besteak beste, ikasleek eskatu zuten: baratza ekologikoak egitea eta familiei uztea; bertako baserritarren produktuak eta elikagai ekologikoak sustatzea; gai kimiko gutxiago erabiltzea; karobiak, herriko ondareak eta Mediotuboko iturria berreskuratzea; etxebizitza gutxiago egitea, Santiagomendi garbitzea edota zuhaiz gutxiago moztea.