Matrikulazio garaia, maiatzean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 2a, 02:00

Maiatza eta ekaina bi­tar­tean, aukera izango da Nor­berto Almandoz Musika Es­kolan matrikulatzeko, ins­tru­mentu aldaketak es­katzeko, eta kontzertuak entzuteko.

Bilera informatiboa eta ate irekiak
Ezer egin aurretik, Musika Eskola ezagutzeko aukera izango da: maiatzaren 6an, 19:30etan, bilera infor­ma­ti­boa egingo da, eta maia­tza­ren 9an, 11:00etan, ate ire­ki­ak egingo dira. Bertan, kon­tzertu pedagogikoa emango da, Musikarien Autobusa, instumentuak ezagutu eta probatzeko. Hau, Musika Es­kolan eta Elizan egingo da.

Bajak eta matrikulak
Baja emateko edo ins­tru­mentu aldaketa eskatzeko aukera, berriz, maiatzaren 7 eta 8an izango da, 17:00etatik 20:00etara.
Bestalde, matrikulatzeko, bi aukera izango dira: Mu­si­ka Eskolan bertan, maia­tzaren 11 eta 12an, 17:00etatik 20:00etara, edo on-line, maiatzaren 11tik 15era. 

Kontzertuak, ekainera arte
Oraingo ikasleek lanean se­giko dute, hainbat kontzertu ema­nez, ekainera bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!