Orona eraikinean izan zen asteartean Markel Olano, EAJren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaia, eta bertan aurkeztu zituen alderdi jeltzalearen ildoak, legealdi berrirako.
Olanoren hitzetan, «Oronak ordezkatzen du Gipuzkoaren irudi berritzailea, industriala, ikertzailea eta balioak. Eta EAJren proposamenak ere, balio horiek ditu oinarri, eta aldaketa proposatzen dugu».
15 neurrik, lehentasuna
Joseba Egibar eta 50 alkategai ere izan ziren ekitaldian, eta Olanok 15 neurri lehenetsi zituen, legealdi berrirako: besteak beste, industria laguntzea, enplegua sustatzea eta atez atekoa kentzea.