Gaur emango dio hasiera Hernaniko EH Bilduk, hauteskundeei begira prestatu duen egutegi zabalari. Aurkezpen ekitaldia egingo dute, arratsaldeko 19:30etan Biterin, eta bertan aurkeztuko dituzte Herri Programa eta zerrenda osatuko duten hautagaiak. Irekia izango da, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.
Martindegi eta Akarregiko auzotarrekin, bihar
Bihartik aurrera, berriz, bilera eta ekitaldi ugari egingo ditu EH Bilduk. Aurreneko zita, Martindegi eta Akarregiko auzotarrekin izango dute. Bihar jarri dute bilera, arratsaldeko 19:00etan.
Larunbatean, berriz, ereñotzuarrekin bilduko dira 12:00etan; eta arratsaldean (19:00-21:00), Lizeaga eta Santa Barbarako auzotarrekin egongo dira.