Greban daude Eguneko Zentroko langileak, eta Zaharren Egoitzako gaueko turnokoak, atzotik. Hiru eguneko lanuztea egingo dute, bihar arte, konbenio berriaren alde.
Izan ere, Gipuzkoako konbenio berria negoziatzen ari dira enpresak eta patronala, baldintzak hobetuz, eta hori sinatzeko eskatu diete enpresei: «Biharko enpresak sinatu du, baina gureak, Eulenek, oraindik ez», azaldu diote Kronikari, Eguneko Zentroko langileek. Kalera atera ziren atzo, pankarta, megafonoa eta txilibituekin, protestan. Beste hainbat herritan ere izango dira mobilizazioak.
Zerbitzu minimoak
Grebak irauten duen bitartean, zerbitzu minimoak eskainiko dituzte bi zentroetan.