Julen Zuaznabar astigartarra absolbitu egin du Auzitegi Nazionalak, besteak beste, eta zazpiri seina urteko espetxe zigorra ezarri die.
Segiko kide izatea leporatuta epaitu zuten Julen Zuaznabar beste 27 gazterekin batera. 12 gazteri akusazioa erretiratu zien fiskaltzak eta gainerako 16ak epaiaren zain geratu ziren abenduan. Gaur eman dute epaiaren berri eta zazpiri sei urteko espetxe zigorra ezarri diete eta gainerako bederatziak absolbitu egin dituzte.