Ikuskizun berezia izango da Biterin, ostiral honetan. Zeru horren infernuak eskainiko dute, Joxan Goikoetxea hernaniarrak zuzendua, iluntzeko 20:00etan.
Shakespeareren sonetoak euskeraz entzuteko aukera izango da, eta kantua, musika eta dantza nahasten ditu emanaldiak.
Saioa ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko, Biterin, 7 euroan.
‘Ez dolu egin’ kantua eskuragarri, interneten
Emanaldiko kantuetako bat izango da Ez dolu egin, eta doan eskuratu daiteke interneten, Udalaren web orrian: www.hernani.eus; Hernani’n Musik: Zeru horren infernuak atalean.