Kaixo lagunak, Bazterrola etxe okupatua, duela 8 urtetik gure espazio auto-gestionatua dena, Urumea bailaran dagoena, eta okupatu aurreko 11 urteetan utzita egon dena hustutzeko mehatxua egin digute berriz ere. Urriaren 15ean jaso genuen Denuntzia-Demanda (okupazioaren urte-mugetan hain zuzen), 30 orrialdekoa, irailaren 24an jarri zutena Abril eta Chope ´nagusi` donostiarrek (etxea eta terrenoak erosi zituztenak orain dela ia 2 urte). Azken hori etorri zen orain dela egun batzuk ez ninduela salatuko esanez, eta etxea ez dutela botako, eta arazorik izanez gero berarekin hitz egin behar genuela esanez.
Harritzeko modukoa da ze presa eman nahi izan dion Donostiako Auzialdiko 7 zbk-ko Epaitegiak prozesu ´espezial` (euren hitzak) honi.
Gezurrezko Epaiketa zibila noiz izango den badakigu, azaroaren 6an... gainera, defendatzeko eta aurre egiteko eman didaten aukera bakarra 12.000 €-ko kauzioa ordaintzea da, salaketarekin aurrera egiteko horrela: ´bete-beharreko agindua dauka` = `etxea eta terrenoak nagusi legitimoei bueltatzea`...
Dena erabakita dagoela esango nuke nik, estatu espainiarrean ez dago ez justiziarik eta ez bakerik, eta gutxiago hemen; horrela bada, euren bulego urrutikoetatik aurre-sententziatzen gaituzte, mendian bizitzeagatik, erdi erorian bilatutako borda bat txukun jarri eta maitasun guztiarekin konpondu ondoren (xoxik gastatu gabe).
Desagertu egin dira euren legeak, konstituzioa eta ´giza eskubideei` buruzko nazioarteko erabakiak, eta desagertu egin dira gure inguruko asko eta askoren amets demokratikoak. Desagertu egin dira, eta ´krisia`-ren zulo beltzean desagertu gainera (ez dut horrelakorik sinestuko bankeroak eskale bihurtzen diren arte):
Demokrazia bezala mozorrotutako faszismoa da hau. Ez da oraingo kontua, baina gero eta eragin haundiagoa du, jendearen erruz, esklabuen erruz, eta solidaritate eta kontzientzia faltaren erruz. Azken horiek kontentu baitaude lana-kontsumoa-eriotzaren bizitza-ukazio honetara kondenatuta, eta kontentu baitaude mass-mediek zabaltzen duten pentsamendu bakarraren barruan entzerratuta.
Ikusiko dugu zenbat eutsi diezaiokegun egoerari eta dei egiten diogu zuen elkartasunari. Osasuna & Anarkia.
Epaiketa egunerako kontzentrazioa deitzen dugu, Donostiako epaitegiaren aurrean.
Kai Uwe Vollmer
(*Erredakzioan euskeratua)