Bukatu da Hernani Erabaki parte hartze prozesuaren aurreneko fasea, eta gaur egingo dute horren balantzea. Bilera irekia deitu dute udaletxeko Areto Nagusian, arratsaldeko 19:00etan.
Apirilaren 30era arte, herritarren proposamenak jaso dituzte, egindako lau saio irekietan, Udalaren web orrian eta hainbat tokitan jarri zituzten buzoietan. Gaurko bileran emango dute jasotako proposamenen, egindako saioen eta hurrengo pausoen berri.
Herritar guztiak, gonbidatuta
Irekia izango da bilera, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera.