Prest daukate Portuko auzotarrek, udaberrirako ekintza kulturalen egitaraua. Asteburu honetan bertan ekingo diete, eta maiatzean, astebururo izango dute ekintza bereziren bat.
Larunbat honetan, irteera bat egingo dute, Zumaia eta Debako kostara. Goizeko 09:00etan abiatuko dira, eta itsasontzi batean, bisita egingo dute kostaldean barrena. Eta ondoren, bazkaria ere izango dute, Zumaian. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek 8 euro.
Joateko, aurrez eman behar da izena: Pedro Mari tabernan edo auzo elkartearen lokalean.
Izarrei begira, hurrengo astean
Maiatzaren 15ean izango dute hurrengo zita, ostiralean, izarrak ikusteko, Aranzadiko kideen eskutik.
Hilabetea osatzeko, Castillo de Monjardin bodega bisitatuko dute, eta ardo kata ikastaroa egin, Irati Amondarainen eskutik.
UDABERRIKO KULTUR EKINTZAK
Maiatzak 9, Irteera: Zumaia-Debako kostara bisita itsasontziz. 09:00etan. Bazkaria Zumaian: helduak 10 euro, haurrak 8 euro. Izenematea, Pedro Mari tabernan eta lokalean.
Maiatzak 15, Izarrei begira, behaketa astronomikoa Aranzadiko kideen eskutik. 21:30etan. Eguraldi txarrarekin bertan behera geratuko da.
Maiatzak 23, Castillo de Monjardin bodegara bisita.
Maiatzak 29, Enologia (ardo kata) ikastaroa, Irati Amondarainen eskutik. 19:30etan. Kopuru mugatua, izenematea Pedro Mari tabernan.