Asteburu honetan hasiko dira kanporaketak, hernaniar asko tartean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 6a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketara be­gi­ra daude bertsolariak, eta asteburu honetatik, jokoan izango dituzte sailkatzeko kan­po­raketak. Astigarragan izango dira aurreneko saioak, larunbat honetan: goizeko 11:30etan bat, eta arratsaldeko 17:30etan bestea.
Hernaniarrik ez da ariko bertan, baina asko dira kan­po­raketa lehiatuko dutenak: Iker Osa eta Asier Azpiroz Idiaza­balen, igan­dean 11:30e­tan; Eñaut Martikorenak ere igandean dauka saioa, Oiar­tzunen 17:30etan; Iñaki Zelaia Antzuolan, maia­tzak 16an 11:30etan, eta Eli Pagola 17:30etan; Arnaitz Lasarte eta Unai Gaz­telumendi Hernanin, maia­tzaren 17an 11:30etan; eta Oier Iurra­mendi ere Herna­nin, egun berean 17:30etan.

Bi saio, Sandiusterrin
Guztira, 24 saio izango dira, eta 12 herritan jokatuko dira. Hernanin, maiatzaren 17an jarri dute zita. Bi saio izango dira, Sandiusterrin: goizeko 11:30e­­tan aurrenekoa, eta arra­tsal­deko 17:30etan bigarrena.
Sarrerak bertan salduko dira, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 16:00etan. 6 euro izango dira; 16 urtetik behera­koek 4 euro.

30 bertsolari, txapelketara
74 bertsolarik hartuko dute parte kanporaketa honetan, eta 30 sailkatuko dira Gipuz­koako Txapelketara. Bakoi­tzak bi saiotan kantatuko du.
Txapelketa irailean hasiko da, eta dagoeneko zain daude 13 bertsolari, zuzenean sail­ka­tuak, tartean zen­bait herna­niar eta Hernaniko bertso eskolan aritutakoak: Unai Agirre, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelu­mendi.
Epaile lanetan ere, ariko dira hernaniarrak, kanpora­ketan: Amaia Otxotorena eta Bakarne Urreaga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!