Bostonen ere, txotx irekiera

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 6a, 02:00

Massachussetsen, Bos­ton­go Toro jatetxean izan berria da Petritegi sagardotegiko Ainara Otaño, Txetxu Mujikak eta Ramon Bareak lagunduta, Shacksbury Basque Cider sa­gar­doa aurkezten; Petritegik Ame­riketako Shacksbury en­pre­sarentzako egiten duen sagardoa.
Ekitaldian, ezagutzera eman zituzten euskal sagar­doa eta honen kultura. «Ame­rikarrek garrantzia haundia ematen diote proiektu baten atzean dagoen filosofiari», azaldu du Otañok. Estatu Batuetan sagardo aparduna eta gozoa edaten badute ere, «geroz eta gehiago dira bes­telako sagardoak eskatzen di­tuztenak, kalita­tezkoak, his­toria eta oinarri sendokoak. Euskal sagardoak leku bat badu hor».
Ekitaldia txotx eginez bukatu zuten, eta Song of the Basques dokumentala ikus­teko aukera ere izan zuten; Emily Lobsenz zinegile esta­tubatuarrak sortua, Euskal Herrian bizi zela ezagututako euskal ohiturak biltzen di­tuena.

Kantu afaria, hilaren 15ean
Bestalde, maiatzaren 15erako kantu eta bertso afaria anto­latu da Petritegin. Unai Agirre eta Aitor Men­diluze ariko dira bertso­tan, eta Musika Esko­lako irakasle eta ikastolako guraso talde bat, giroa jar­tzen. Txartelak salgai daude, 35 eurotan, Petritegi sagar­dotegian, Petri tabernan, 943 45 71 88 telefonoan edo: bapokantari@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!