Podiuma eskuratzeko puntuan, Usurbilen

Kronika - Erredakzioa 2015eko maiatzaren 6a

Usurbilgo Sari Nagusian hartu zuten parte Fullgaseko txirrindulari infantilek, eta lan polita egin zuten. 14 itzuliko ibilbidearen azken bueltan, Jaime Romero astigartarrak erasoari ekin zion, eta azken metroak iritsi arte ederki asko eutsi zion. Azkenean, Hegoi Urretabizkaia hernaniarrak lortu zuen aurreneko postua; Romerok 6garren egin zuen, eta bere kideak, Telmo Semperenak, 5garren postua lortu zuen. Kadeteetan, berriz, Urko Semperenak 18garren egin zuen Ataungo Sarian, 101 parte hartzaileren artean. Eta Gipuzkoako Klasikan, Lazkaon, Gorka Urkiolak ez zuen egun ona izan, baina proba bukatzea lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!