Lan bikaina egin zuen Ander Arrietak pasa den asteburuan, Oiartzunen jokatu zen Euskadiko Plater Tiroko bigarren proba puntuagarrian. 45 plater tirokatuta, aurreneko sailkatuarekin berdintzea lortu zuen Arrietak, nahiz eta desenpatean, Iker Zubeldiak aurrea hartu zion.