Aniztasun Astean bete-betean sartuta dago Astigarraga. 5.773 biztanlde ditu herriak, eta horietatik 307 atzerrian jaiotakoak dira; 75, Amerikan, 188 Europan, 26 Afrikan, eta 18 Asian. Hain zuzen, kultura horiek guztiak ezagutu eta elkarren arteko harremanak estutzeko antolatu dira hainbat ekintza, larunbatera bitartean.
Argazki erakusketa, eta tailerrak, aste osoan
Astelehenean hasi eta larunbatera bitartean, herriko tabernetan jarri den argazki erakusketa ikusteko aukera izango da, Udalak garapen bidean dauden herrietan laguntzen dituen proiektuen ingurukoa.
Bestalde, Herri Eskolan hainbat ikasleren gurasoak atzerritik etorritakoak dira, eta aste osoan zehar ezagutzera emango dituzte beren herriko kultura, ohitura eta janariak.
Antzerkia eta pintxopotea, biharko
Biharko beste bi ekintza antolatu dira: arratsaldeko 19:00etan, Trostan antzerkia ikusteko aukera izango da doan, Joseba Barandiaran plazan. Ondoren, herrialde desberdinetako musikarekin lagunduta pintxopotea egingo da, herriko tabernetan.
Zine foruma, ostiralean
Bi film labur ikusteko aukera ere izango da ostiralean, 18:00etan Gazte Lekuan: Aurora eta Hasta Pastora.
Janari dastaketa, etzidamu
Larunbat eguerdian, berriz, janari dastaketa, musika eta dantza izango dira Joseba Barandian plazan.