Kirolez kirol, tailerrez tailer

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 5a, 02:00

Geldirik egotea ezinezkoa izango dute Hernaniko gazte­txoek, hilabete honetan. Makina bat ekintza antolatu dituzte Gazte Txokoan, eta protagonismo berezia izango dute kirolek eta tailerrek.
Gaur eta bihar bertan hasiko dira gorputza mugitzen, arku eta gezi jaurtiketan ari­tzeko aukera izango baitute. Bihar hartuko dute atseden pixka bat, laburmetraiak ikus­­ten, baina ez luzerako: malabareak egiten, pizzak presta­tzen eta badmintonean ari­tzen bukatuko dute astea.

Mini-golfera irteera, datorren astean
Kirolekin jarraituko dute datorren astean, eta mini-golfa izango da protagonista. Aste­az­kenean entrenatu, eta mini-golfera joango dira larunbatean. Eta beste hainbat tailer ere egingo dituzte, hilaren bukaerara arte.

EGITARAUA
Gaur eta bihar, Arku eta gezi jaurtiketa.
Maiatzak 7, Laburmetraiak.
Maiatzak 8, Malabareak.
Maiatzak 9, Sukaldaritza-pizza.
Maiatzak 10, Badminton txapelketa.
Maiatzak 12-13, Mazeta tailerra.
Maiatzak 14, Mini-golf entrenamendua.
Maiatzak 15, Futbolin txapelketa.
Maiatzak 16, Mini-golfera irteera.
Maiatzak 17, Azkazal margotze tailerra.
Maiatzak 19-20, Arte tailerra.
Maiatzak 21, Kutxa tailerra.
Maiatzak 22, Sukaldaritza-mazedonia.
Maiatzak 23, Karaokea.
Maiatzak 24, Frontenisa (irteera).
Maiatzak 26-27, Buztin tailerra.
Maiatzak 28, Wii (bideojokoa).
Maiatzak 29-30, Kamixeta tailerra.
Maiatzak 31, Dardo txapelketa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!