Bidegorriak lotzen ditu, dagoeneko, Hernani eta Astigarraga. Bukatu du bi herrien artean falta zen zatia, 400 metrokoa. Akarregi poligonoan hasi, eta Ergobiaraino iristen da, Martindegi inguruko bi errotondetatik pasata. 4,5 metro inguruko zabalera dauka: erdia bizikletentzat markatua, eta bestea oinez doazenentzat. Bidegorriarekin batera, berritu egin dituzte Martindegi auzora eta Sansonategi baserrira doazen bideak.