Hernaniarrak, txapeldunorde

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 4a, 02:00

Gravni Txapelketako finalak jo­ka­tu dira asteburu honetan. Her­naniarrak tartean izan dira, Gi­puz­koa ordezkatuz, baina orain­goan ez dute lortu txapelik janztea. Trinketean, sub 22an, Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrie­­tak 28-30 galdu zuten Nafa­rroaren aurka. Eta jubeniletan, Amaia Araiztegik, Gabirondore­kin, 23-30 galdu zuen Iparralde­ren kontra. Amaia Gar­cia eta Eli Pagola ordezko izan ziren.
Ezker paretan, sub 22an be­rriz, Maider Huizik, Senpere­na­rekin, 7-30 galdu zuen Araba­ren aurka. Eta nagusi mailan, En­di­ka Ramosek, Huegunekin, 19-25 egin zuen Bizkaiaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!