UTE Urumeak jakinarazi duenez, Loiditik Urnieta aldera dijoan bidea itxi egingo dute gaurtik, tunel baten eraikuntza dela eta. Obrek iraungo duten lau hilabeteetan, desbideratu egingo dute ohiko bidea. Seinaleak jarrita daude eta auzotarrei ere azaldu diete.