‘Ez dolu egin’ kantua, primizian

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 4a, 02:00

Gaur hernaniarrek beraien postontzietan ikusiko duten bezala, eskaintza berezi bat jarri du Udalak, Hernani’n Mu­sik ekimenaren bitartez. Joxan Goikoetxea musikari hernania­rrak bere lan berria estreina­tuko du ostiralean, Zeru horren infernuak. Shakespeare-Soneto­ak izenekoa. Udalak aukera horri heldu dio hernaniar guztiei herrikidearen musika eskaintzeko, eta Ez dolu egin kantua bere web gunean jarri du, nahi duenak bertatik doan eskuratzeko. URLa edo QR kodea erabili daitezke.
Goikoetxearen proiektu berri honetan, musika, literatura, kultura, komunikazio eta euske­ra munduko 150 ahots eta artistatik gora bildu dira. Tartean dira, hainbat herna­niar: Roberto Yaben, Juanjo Otxandorena, Iosune Marin, Amaia Azkue, Jon Mari Beasain eta Alan Griffin.

Sarrerak, Biterin
Emanaldia Biterin izango da, 20:00etatik aurrera. Sarrerak bertan daude salgai, 7 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!