Sekulakoa egin du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 4a, 02:00

Orain dela bi hilabete, gal­du­tzat ematen zuten askok Her­na­nik ohorezko mailari eustea. 14 par­tidu jokatu, eta bakarra ira­bazi. Getxoren aurka, biga­rren garai­pe­na lortu zutenetik ordea, pun­tuak bilduz joan ziren trikolo­reak, azken zortzi parti­duetatik, bost irabaziz. Eta atzoko garai­penarekin errema­tatu zuten denboraldia. Hil ala biziko par­tidua zuten Bartzelo­naren kon­tra; irabazi beharra baitzuten mailari eusteko. Eta ez zuten nolanahi lortu garaipena.
Lehenengo zatian lehia estua izan zen. Etxekoak urduri atera ziren eta baloi argi batzuk galduta, atzetik iritsi ziren atsedenaldira: 12-14. Bigarren zatian, ordea, minutu gutxira jarri ziren aurretik Genuaren zigor kolpe bati esker, 15-14, eta partidua bukatu arte, nagusi izan ziren. Emaitza: 35-14. Bost entsaio egin zituen Hernanik eta bonusa ere lortu zuen.
Zaleen laguntza ederra ere izan zuten atzo trikoloreek. Giro bikaina izan zen Lan­daren. Herritik eta kanpotik, 1.400 lagun inguru gerturatu ziren.

Laugarren urtez, ohorezko mailan
Laugarren urtez, ohorezko mailan izango da Hernani. Gustora ziren atzo jokalariak, elkarteko kideak eta zaleak. Rafa Larretxea taldeko ardu­radunak halaxe azaldu zion Kronikari: «Orain dela bi hilabete, zuzenean ez jaistea zen helburua. Eta azkenean biak lortu ditugu: zuzenean ez jaistea eta promozioa ez jokatzea. Orduan inork ez zuen espero. Beste urtebetez goi mailan egongo gara, laugarren urtez jarraian. 50 urteurrena ospatzen ari gara gainera, eta gure filosofiari eutsiz».
Hernanik 10garren postuan bukatu du denboraldia. Vigok galdu egin zuen eta bera jaitsiko da mailaz. Bartze­lonak jokatu beharko du promozioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!