Bi aste bakarrik falta dira, Goizutrail mendi lasterketarako. Maiatzaren 16an eginen da, eta izenematea zabalik dago, www.herrikrossa.com web orrian. Bi ibilbide izanen dira: motza, 10 kilometrokoa; eta luzea, 25 kilometrokoa.
Motza egiten dutenek, 15 euro ordaindu behar dituzte, eta luzea egiten dutenek 20 euro. Goizuetarrek, 5 euro merkeago izanen dute inskripzioa.
Goizuetar onenak, 100 euro
Sariak izanen dira lasterketa luzeko hiru gizon eta emakume onenetzat: 150, 100 eta 50 euro. Eta goizuetar onenak ere, sari potoloa jasoko du: 100 euro.