Hernanik lortu du ohorezko mailari eustea

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 3a, 16:21

Hil ala biziko partidua zuen gaur Hernanik Bartzelonaren aurka eta 35-14ko emaitzarekin lortu du ohorezko mailari eustea. Bost ensaio egin dituzte trikoloreek eta bonusa ere lortu dute. Lehia estua izan da, lehenengo zatian. Hernani irabazten hasi da, 7-0, baina lehenengo zatia atzetik bukatu dute: 12-14.

Bigarren zatian minutu gutxira jarri dira aurretik Genuaren zigor kolpe bati esker, 15-14, eta partidua bukatu arte, nagusi izan dira: 20-14, 23-14, 28-14, 33-14 eta 35-14.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!