Susto ederra, Txirrita kalean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 3a, 02:00

Kotxe gidari batek istripua izan zuen atzo goizeko 08:00ak aldera, Txirrita kalean. Udaltzaingoak esandakoaren arabera, konorterik gabe geratu eta kotxearen kontrola galdu zuen gidariak. Meri goxoki denda eta ondoko zuhaitzaren artean geratu zen. Gidaria onik atera zen eta kalte materialak bakarrik izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!