Giro ederrean ospatu zuten Maiatzaren Lehena

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 3a, 02:00

Urtero bezala, Maiatzaren Lehena ospatu dute Goiz Eguzkin. Ostegunean, emanaldia eskaini zuten Lezoko eta Goiz Eguzkiko abesbatzek, eta ostiralean, meza, sari banaketa, erakusketa eta luntxa izan ziren. Hain zuzen, 28 sari banatu zituzten. Udaberriko kaleko jokoetan: Maria Lunaro, Mª Dolores Anabitarte, Jesus Brillo, Jose Lopez, Francisco Moya eta Eugenio Urruzolak lehenengo saria jaso zuten. Patro Montenegro, Vicenta Lopez, Francisco Navas, Jose Miguel Arana, Jose Manuel Iglesias eta Francisco Perezek, berriz, bigarren saria. Karta jokoetako sariak ere banatu ziren. Musean: Gabriel Asensio eta Sabino Mateos izan dira txapeldunak, eta Fermin Fernandez eta Ramon Ormaetxea txapeldunordeak. Tutean: Claudio Cao eta Jose Lopez txapeldunak; eta Benjamin Miranda eta Dani del Rio txapeldunordeak. Punttoan: Manuel Morato eta Hipolito Prieto txapeldunak, eta Mª Dolores Anabitarte eta Mª Paz Lunaro txapeldunordeak. Eskoban: Lukas Yuste eta Florian Martin txapeldunak, eta Agustin Cormenzana eta Fernando Galan txapeldunordeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!